Press Enter to Search

Maite Ditugun Olerkariak – Japoniatik Euskal Herrira

octobre 19th, 2011

Japoniatik Euskal Herrira

(http://aspaldiku.blogspot.com/)

Hatsa elkartearen « Maite ditugun olerkariak » deitu ekimenaren barnean, Senpere Amotz-Larraldean, Josu Jimenez-Maiak,  »Gerezi garaiko haikuak » liburuan aukeratu testoak erakutsiko ditu eta aurkeztuko , Maite Ramos-Fernandez, bere lagunak, sortu Haiga -pinturekin batera.

Euskal Herritik Japoniarako bidea ezin da asma zoin den luzea ! Baina , Maite eta Josuren urratsak segituz , bai hauek erabili duten sorkuntza artistikoaren E=mc² formulari jarraikiz, segida berean , berehala han gintezke Fujijama ren bisanbis. Nahiz ez hitz berekin, Haikuek eta Haigek instante guzien trinkotasun uniberzala mundu guzian, segunda guziez, erakusten dute, asmaraziz, Japoniako gerezi loreak eta zauriak Euskal Herrikoak bezalakoak direla ! Beraz ametsetazko piaia on , erakusketara etorriko diren guziei !

Egitaraua : Erakusketa iraganen da bakarrik lau egunez : Urriaren 22- 23,eta 29-30an (arratsaldeko 3ak eta 7ak artean)

Igandean, 23an: goizean , ibilalditxo bat Larruneko ekialdeko magalean eginen ginuke. (Hitzordua goizeko 9etan Larraldean). 1H30 etan Bazkaria (behar beharrezkoa da izenen emaitea 20eko )

Arratsaldean 5etan, Josu Jimenez-Maia, eta, Maite Ramos-Fernandez-en aurkezpen-hitza

Hatsa elkartearentzat

Auxtin

There are no comments yet, add one below.
t Twitter f Facebook g Google+