Press Enter to Search

Integrazio Batzordearen aldeko enkantea, abenduaren 18an, Larraldean

Abenduaren 18an, igandez goizeko hameketan, Senpereko Larraldean ahalmen urriko haurren eskolatzea laguntzen duen Seaskako Integrazio Batzordearen aldeko arte obren enkante bat eginen da. 13 artistek parte hartzen dute ekimen hunetan: Agurtzane Anduetza, Xabier Soubelet, Josette Dacosta, Mattin Partarrieu, Nestor Basterretxea, Rosa Valverde, Zigor, Zoe Bray, Juan Gorriti, Irkus Robles Arangiz, Gonzalo Etxebarria, Bixente Garcia, Mikel Dalbret eta Michel Hacalak dohainik haien obra bat eskaini dute enkantearentzat.

Integrazio Batzordea

Integrazio Batzordea

Mattin PETRISSANS l SENPERE
« Jazko ikasturtean, Integrazio Batzordea 17 AVS eta 6 hezitzaile bere gain hartzeko behartua izan zen. Buraso batzuek Hazkunde Nazionalaren aurka eraman zituzten auzien ondorioz, estatuak 6 AVS ordaindu zituen. Ikasturtea kasik 17 000 euroko ziloarekin bukatu dugu eta igandeko inkentarekin, horren ordaintzeko diru zamaren lortzea nahi ginuke. Iraila huntako sartzean 10 AVS eta 9 hezitzaile gure gain ginituen eta orotara 40 ahalmen urriko haur badira ikastoletan » esplikatu du Integrazio Batzordeko Dominique Idiart lehendakariak.

Informazio gehiago aurkitzeko kilikatu HEMEN

There are no comments yet, add one below.
t Twitter f Facebook g Google+