Press Enter to Search

Larraldea izena 17 mendearen hasieran (1615) Senpereko artxibo batean agertzen da. Horrek esan nahi du etxea dagoeneko 16 mendean zegoela.

Harri beltz eta grisez eraikia , dirudienez Amotzeko harrobitik . Lapurtar estilokoa da. Fatxada (asimetrikoa), adreiluz eta egurrez egina dago lehendabiziko solairuaren gaineko aldean,  ekialdera begira dago.

17 garren mendean , eskuineko aldea handitua da ukuilu handi bat egiteko beheko solairuan eta sabai bat goikoan. Orduan fatxada simetrikoa bihurtzen da. Larrungo harri zuriz berritua da, eta eskailera zabal bat eraikitzen da barruan. Hasierako etxea partzialki hondakinetan zegoen hedapen konponketak hasi baino lehen.

19 garren eta 20 garren mendean, etxea familia maizterrez okupatuta zegoen, azken familia Philippe Estecorena eta Pascaline Zubietak sortua (ikus bere Agurtzane Anduetzaren erretratua) 10 haur izan zituzten. Besterik Joseph (Ttotte ikusi bideoa hiru hilabete hil baino lehen) eta Marie Jeanne Estecorena  Larraldean bizi zirela, etxea salgai jarri zen. Ilobak: Angelo eta Denise Iturriozek erosi zuten (1975), osaba eta izebak duten nekazaritzako ustiapena jarraitzeko. Angelo larriki gaixotu izanik, baserria salmentan jartzea erabakitzen dute, Andoni eta Marie Christine Iturriozek erosiko dute 2000 urtean.

Ttotte Estecorena, azken biztanlea hil ondoren, baserria erabat berritua izan da, jatorrizko arkitektura errespetatuz, jatorri desberdinetako materialak erabiliz.

Museo etnografiko proiektu bat aipatzen da, baina Andoni Iturriozek, batzuk bisitatu ondoren sobera estatikoak direla iruditzen zaio eta euskal kulturaren zerbitzurako zentro kultural bat sortzea erabakitzen du.

 Gaur egun, Larraldeak elkarte batzuk babesten ditu:

- Bertso Elkartea, Iparraldeko bertso aktibitateak animatzen dituenak, ez “bertso saioak bakarrik baina umeen ikaskuntza (110 2011 urtean) eta bertsoaren artea ere bai.

- Euskalerrian Euskeraz.

- Integrazio Batzordea.

- Lapurdi 1609.

- Zirikolatz dantza tropa, tokian errepikatzen duena.

-Antzerki talde bat , Eguzkilore

- Salsa dantza talde bat.

-Urtero, artista margolari,eta eskultore erakusketa ugari prestatzen dira : Gorriti, Kepa Arismendi, Andoni, Les peintres du Baztan, Rosa Valverde, Zoe Bray, Agurtzane Anduetza, Nestor Basterretxea, Mariemi Otaola…

-Manifestazioak edo bilerak: Eusko Ikaskuntza, Herri Urrats, Sempereko Kantu Zaharren eguna, Hatsaren eguna, Far Westeko Euskal Herria Asun Garikanorena, Hego Euskal Herriko komunitatea , Amotzeko bestak, etc…

There are no comments yet, add one below.
t Twitter f Facebook g Google+